Kongresuak atzera bota du NUKFk bultzatutako lege proposamen bat tokiko hautesle-elkarteei gutxieneko hauteskunde-kanpaina bat ahalbidetzeko eta gehiegizko zehapenak ezabatzeko

15 iraila, 2021
By

Nafarroako Parlamentuak Federazioaren proposamena onetsi eta Gorteetara igorri zuen

Nafarroan, hautesle-elkarte independenteak formula nagusia dira. Aurreko legealdian, 272 udalerrietatik 217tan zeuden hautesle-elkarte independenteak

Egungo araudiak herritar bakoitzeko 0,11 euroko hauteskunde-gastua baino ez die onartzen elkarte horiei, eta 50.000 euroko zehapena ezartzen die %10 baino gehiago gastatzen badute.

 

Diputatuen Kongresuak ez du aintzat hartu Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa aldatzen dituen lege proposamena, zeinaren xedea baitzen hautesle-talde independenteei gutxieneko gastua ahalbidetzea eta gastua ez betetzeagatiko gehiegizko zehapenak desagerraraztea. Alderdi handiei (probintziako udalerrien %50ean gutxienez parte hartzen dutenei) gastu hori 150.000 euro handitzeko aukera ematen zaie.

 

*(Albistea osorik irakurtzeko, gaztelaniako bertsiora jo dezakezu)

 

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA