Geserlocal NUKFri atxikitako toki entitateen erakunde instrumental bihurtzea erabaki du Federazioaren Batzorde Betearazleak

16 iraila, 2021
By

Federazioaren Batzorde Betearazleak joan den irailaren 14an erabaki zuen Geserlocal sozietatea erakunde instrumental bihurtzea profil juridiko horrekin NUKFri atxikitako hala erabakitzen duten toki entitateei zerbitzuak eman ahal izateko.

Kasu horretan, aipatu entitateek ez dituzte ohiko kontratazio prozedurak erabili beharko eta erabakitzen dituzten enkarguak zuzenean egin ahalko dizkiote sozietateari. Horretarako, entitate bakoitzak Geserlocal toki entitate horren erakunde instrumental izendatu beharko du dagokion erabakiaren bidez eta, ondoren, kontratazio atarian argitaratu. Horren ondotik, erabakitzen dituen enkarguak zuzenean egin ahalko dizkio Geserlocali. Modu horretan eginiko zerbitzuak ez daude BEZari lotuak.

Geserlocal NUKFk eta Zangozako, Erriberriko eta Lizarrako udalek 1992an sortutako merkataritza-sozietatea da, Nafarroako toki entitateei nahitaezko diru-bilketaren alorrean zerbitzua emateko. Gaur egun, gainera, isunak kudeatzeko eta kontabilitate- eta zerga-kudeaketari laguntzeko zerbitzuak ematen ditu.

Orain arte, Geserlocalek zerbitzu horiek kontratazio araudiaren araberako esleitze akordioen bidez eman dizkie Nafarroako toki entitateei. Hala ere, egungo araudiarekin bat, Geserlocali erakunde instrumentalaren izaera esleitzea posible da ez soilik haren kapitalean parte-hartzea duten entitateetan baizik eta NUKFren kide diren toki entitate guztietan ere.

Testuinguru horretan, Batzorde Betearazleak erabaki zuen Sozietate hori NUKFri atxikitako toki entitateen (hala erabakitzen badute) erakunde instrumental bihurtzea egun ematen dituen zerbitzuak edo haren helburu sozialean daudenak emateko enkargua egiteko. Halaber, erabaki zuen erakunde instrumental bihurtzeko behar diren jarduketak egitea eta sustatzea, besteak beste, Geserlocalen organoek sozietate horren estatutuak aldatzea. Hirugarrenik, Geserlocalek emanen dituen zerbitzuen baldintza ekonomikoak onetsi zituen Batzordeak eta erakunde instrumentalaren deklarazio-eredua eta toki entitateek (hala nahi dutenek) bete beharreko enkargu-ereduak ere onetsi zituen.

 

0-3 hezkuntzarako eredu berria

Batzordeak, gainera, bilkura berean, Iruñeko eta Tuterako taldeetako teknikariak izendatu zituen, beren udalbatzek irakaskuntza-maila horretako curriculumari buruzko foru dekretu berri bat landuko duen lantalde batean parte hartzeko izenda ditzaten. Gainera, Batzordeak lantalde horretan landa eremuan lanean diharduen pertsona bat ere sartzeko aukera aztertzea erabaki zuen.

Bestalde, Batzorde Betearazleko kideei 0-3ko zikloari buruzko lantalde berri batean parte hartzeko aukera eman zitzaien. Lantalde horrek zikloaren etorkizunari helduko dio, Espainiako Gobernuak arlo horretan egindako aldaketen ondoren. Aurrerago, halako ikastetxe motak dituzten gainontzeko entitateei ere lantaldean parte hartzeko aukera emanen zaie.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA