Nafarroako Gobernuak Transferentzia Arrunten Funtsaren igoera KPIaren antzekoa izanen dela iragarri du

17 iraila, 2021
By

Orain arte igoera KPIa gehi 2 puntu izaten zen

2021eko irailaren 17a. Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, Transferentzia Arrunten Funtsa %3,1 igoko da 2022an, ohi denez ekainetik ekainera neurtutako KPIaren antzeko zenbatekoa alegia. Iragarpena beteko balitz, aurten ez litzateke ohiko joera mantenduko, hots, funtsa KPIa gehi puntu igotzea.

Elma Saiz Ogasuneko kontseilariak Nafarroako Gobernuaren gastu-muga 264 milioi hazi eta hiru urtean 700 milioi inguru handitu dela adieraztearekin batera etorri da albistea.

GARDENTASUNAREN ATARIA

Portal de Transparencia

TOKI AGENDA